Castellano
Inicio
 

Animalien alderako gure maitasuna eta konpromisoa partekatu nahi ditugu bisitatzen gaituztenokin. Animaliak zaintzeko eta babes-programa berriak garatzeko behar-beharrezkoak ditugu baliabide ekonomikoak, eta parkerako sarrera ordaintzen duzuen bakoitzean horretan laguntzen duzue. Hala ere, Karpin Abenturan bizi den faunari eta, oro har, animalien munduari ematen diezuen babes hori iraunkorra izatea nahi dugu.

Parkearen laguntzaileen familia handitu nahi dugu. Oso erraza da KARPIN ABENTURAren laguna izatea: hurrengo bisitan, parkean bertan lagun-txartela eskatu besterik ez duzu egin behar.

Abantaila handiak

  • 16 urte baino gehiago badituzu urtean 18 eta 16 urte edo gutxiago badituzu urtean 10 ordainduta, nahi beste aldiz sartu ahalko zara.
  • Animalia baten babeslea izan zaitezke. Sei hilez behin, zure animaliaren egoerari buruzko informazioa eta haren argazki digitala jasoko dituzu.
  • Parkeak antolatzen dituen jardueretan parte hartu ahalko duzu. Zure posta elektronikoaren bidez emango dizugu haien berri.
  • Boluntario-lanetan parte hartu ahalko duzu eta, horrela, zure lagunak diren animaliengandik hurbilago sentituko zara.
  • Eta, batez ere, natura bizia zaintzen eta babesten lagunduko diguzu.
 
"Parkearen laguna" izan nahi dut