Ongi etorri CHAVARRI JAUREGIra
Eboluzioaren teoria
Eraikin eder hau XX. mendearen hasieran Bizkaian egin ziren egoitzarik adierazgarrienetako bat da. Haren sustatzailea Urbano Pe�a Ch�varri izan zen, Romualdo Ch�varri de la Herreraren hamahiru ilobetako bat. Karrantzako Bia�ez auzoan jaio zen eta Puerto Ricora emigratu zuen. Han, dirutza handia egin zuen ehungintzako negozioetan.
Urbano Pe�a Ch�varri bide-ingeniaria zen eta Ingalaterran ikasi zuen. Berak egin zuen Karrantzako bere egoitzaren proiektua. 1911 urtean bukatu zituzten eraikitze-lanak, eta data hori ageri da eraikinaren fatxada nagusian. Egoitzak 32 gela eta 14 tximinia zituen, lau solairutan banaturik.
Gerra Zibilak aztarna sakonak utzi zituen etxearen historian. Hasieran haurtzaindegi gisa erabili zuten, gero Armada Gorriaren kuartela izan zen, eta azkenean ospitalea. Gorabehera horien ostean, eraikin osoak hondamen handia jasan zuen eta etxean zeuden altzari eta artelanetako asko indarrez lapurtu zituzten.
Lursailean badira bigarren mailako eraikuntza batzuk ere. Besteak beste, lursaileko sarreran portada eder bat dago, familiaren zenbait armarriz apaindua. Gerra Zibila hasi baino apur bat lehenago egin zuten. Portadaren alboan etxezainen etxebizitza "txikia" dago.
Gastornisland eremuan Ama Birjinaren irudia duen haitzulo txiki bat dago, estalaktitaz eta estalagmitaz apaindua. 1916an egin zuten
Gaur egun, jauregia goitik behera eraberritzeko lanak egiten ari dira. Amaitzen direnean (2007an), erakusketak, giropenak eta askotariko ekipamenduak izango ditu bere lau solairuetan, teknologiaren arloko azken aurrerapenekin. Bertan, espezieen eboluzioaren kontzeptua landuko da, eta etorkizuneko Karpin Abentura bisitatzeko txangoaren abiapuntua izango da.

