Bisita hitzartuak
Hezkuntza-programak / Programa gidatuak
KARPIN ABENTURA garrantzi handiko hezkuntza-lana egiten du herritar guztiekin, eta batez ere gazteenekin, ikastetxeekiko elkarlanaren bidez.
Ikasleentzako bisita gidatuak antolatzen ditugu ikasturtean zehar, eguneko bi taldeetara mugatua (Urritik Aste Santura arte). Bisitetan lantzen diren unitate tematikoak mailaka antolatuta daude (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Derrigorrezkoaren ondoko Bigarren Hezkuntza eta Unibertsitatea). Besteak beste, honako arlo hauetako kontzeptuak lantzen dira: fauna, biodibertsitatea eta espezieen eboluzioa.
Irakasleek gaiak aukeratzen dituzte, eta aditu talde batek laguntza eta azalpenak ematen dizkie. Horrekin batera, irakasleek mailen eta hezkuntza-ereduen arabera antolatutako material didaktikoak erabil ditzakete (idatziak eta ikus-entzunezkoak). Material didaktikoa horretarako bereziki sortu da, eta taldeen tutoreei bidaltzen diegu parkera etorri baino lehen. Material pedagogiko hori erabiliz, ikastetxeak hainbat gai landu ahal ditu ikasgelan bertan, bisitaren aurretik eta bisitaren ondoren. Gainera, behar adinako informazioa eta parkerako lan-proposamena ere jasotzen ditu. Bisitaren hasieran, gure talde pedagogikoak azalpenak emango ditu (30 minutu); gero, bisita eta proposatutako lana egingo dira, irakasleen edota tutoreen ardurapean (1,5 - 2 ordu inguru).
Parkeko Hezkuntza Programa Egituratuaren jasotzaile nagusiak ikastetxeetako talde antolatuak dira, baina bestelako taldeak ere onartzen ditugu, hala nola aisialdiko elkarteak, kultur taldeak eta abar.
Hezkuntza Programan parte hartu nahi dutenek soilik hitzartu behar dute bisita. Horretarako, eguna eskatu behar da aldez aurretik, 944 479 206 telefonora deituz, astegunetan goizean. Bi kasuetan, talde bakoitzak 35 lagun izan behar ditu gutxienez.
Taldeentzako sarreraren eta jardueraren prezio orokorrak tarifen taulakoak dira, baina autobusaren gidaria eta taldearekin batera doazen begiraleak edo irakasleak doan sartuko dira.

