Castellano
Inicio
 

KARPIN ABENTURA Bizkaiko Karrantza udalerrian dago, Enkarterri eskualdean, Kantabriako Autonomia Erkidegotik oso hurbil.

Ranero-Jorriosko natur parke berriaren ondoan dago. Karrantzako Haranean balio ekologiko handiko lekuak daude, eta oraindik ere bizibide nagusia nekazaritza eta abeltzaintza dituen Euskal Herriko eskualde banaketako bat da. Paisaiek edertasun basatia eta kontraste handiak dituzte. Pagadiak eta ameztiak aurkituko ditugu mendian, hariztiak haranaren hondoan, eta haltzadiak eta galeria-basoak ibaien ertzean.