Castellano
Inicio
 

KARPIN ABENTURA parkearen jabeak Enkarterriko hamar udalak eta AZPIEGITURA Sozietate Publikoa dira. Bere lana egiteko, Bizkaiko Foru Aldundiaren babes osoa eta laguntza ditu, batez ere Nekazaritza Sailarena eta Lan eta Trebakuntza Sailarena.

Parkearen kudeaketa

2000ko apirilaz geroztik, INICIATIVAS AMBIENTALES enpresak kudeatzen du KARPIN ABENTURA, Parkearen Jarraipen Batzordeak ezarritako jarduera-ildoei jarraituz. Batzorde horrek 10 kide ditu: Bizkaiko Foru Aldundiaren 3 ordezkari (Nekazaritza Saileko 2 eta Lan eta Trebakuntza Saileko 1), enpresa kudeatzaileko 2 arduradun, Enkarterriko udalak ordezkatzen dituzten 4 alkate, Azpiegitura Sozietate Publikoaren ordezkari 1 eta Mankomunitateko Idazkaritza (idazkaritza teknikoari dagozkion lanak egiten ditu)

Enkarterriko kudeaketa

Enkarterri Bizkaiko Lurralde Historikoko eskualderik mendebaldekoena da, eta hamar udalerri hauek biltzen ditu: Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Gue�es, Karrantza, Lanestosa, Sopuerta-Garape, Turtzioz eta Zalla. Bitxikeria gisa, udalerri horien artean Bizkaiko handiena eta txikiena daude: Karrantza (137,7 km2) eta Lanestosa (1,3 km2) hurrenez hurren.