Castellano
Inicio
 

Ingurumenaz sentsibilizatzea

KARPIN ABENTURAren helburu nagusia ingurumenaren arloko hezkuntza, ikerketa eta sentsibilizazioa sustatzea da, fauna babestearekin eta espezieen biodibertsitatearekin zerikusia duten gaietan.

Jostatuz ikastea

Bestetik, KARPIN ABENTURAk helburu didaktikoa du: espezieen eboluzioaren kontzeptua lantzea eta sortu zenetik gaur egunera arte Lur planetak izandako bilakaera aztertzea. Era atsegin eta dibertigarrian egiten du lan hori, baina zorroztasun handiz. Goi-mailako teknologiaren baliabideak, espezie bizidun askoren zuzeneko behaketa eta askotariko informazio-baliabideak eta tresna pedagogikoak erabiltzen ditugu, jostatuz ikasteko.