Historia
Parkea 20 hektareako lursail batean dago. Lursailaren jabeak ENKARTERRIKO 10 UDALERRIAK eta AZPIEGITURA Sozietate Publikoa dira. Sozietate hori 2002an sartu zen parke berriaren proiektuan.
Lursailaren jabea Urbano Pe�a Ch�varri izan zen, Bizkaiko Labe Garaietako ingeniaria eta Romualdo Ch�varriren iloba. Karrantzan jaio zen eta on handia egin zion Haranari. Puerto Ricon diru asko irabazi zuen ehungintzako negozioetan.
Urbano Pe�a Ch�varrik berak diseinatu zuen Karpingo jauregia, eta eraikitze-lanak 1911 urtean bukatu ziren. Jauregiaren eraikinaz gain, deigarriak dira lursaila inguratzen duen harlanduzko murrua eta sarrerako portada ederra. Portada 30eko hamarkadan egin zuten.

Parkea 1995eko maiatzean inauguratu zen. Hasieran, basa animaliak jasotzea eta oneratzea izan zuen jarduera nagusi. Xabier Maiztegi naturalista ospetsuak sortu zuen proiektua, eta Europaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Enkarterriko Mankomunitatearen dirulaguntzak jaso zituen.
2000ko apirilaz geroztik, INICIATIVAS AMBIENTALESek kudeatzen du parkea. 2003an sail tematiko berriak gehitu genituen, "espezieen eboluzioa" lantzeko. Horrela, KARPIN ABENTURA sortu zen.

